HBCU

Pennsylvaniako Cheyney Unibertsitatea, HBCU lehen zentroa, 1837an sortua.

HBCU, Historically black colleges and universities-en siglak (historikoki beltzak diren eskolak eta unibertsitateak), Estatu Batuetan segregazio-garaian ezarritako goi hezkuntzako erakundeak dira, 1964ko Eskubide Zibilen Legea ezarri baino lehen jaioak, batez ere Estatu Batuetako hegoaldean, eta gehienbat afro-amerikar komunitateari zerbitzatzeko xedea dutenak. Izan ere, garai horretan, goi-ikaskuntzako erakunde gehienek betoa jarri zioten afro-amerikar hiritarren matrikulazioari. [1]

Gaur egun 101 HBCU zentro eta erakunde daude Estatu Batuetan, erakunde publiko eta pribatuak barne. Kopuru hori 1930eko hamarkadan zeuden 121 erakundeak baino txikiagoa da. [2] Gaur egun dauden 101 erakunde horietatik 27k doktorego-programak eskaintzen dituzte, 52k maisutza-programak eskaintzen dituzte, 83k gradu-tituluak eskaintzen dituzte eta 38k elkartekide-mailako tituluak eskaintzen dituzte. [3]

  1. HBCUs and 2020 Goal. .
  2. Anderson, Monica. A look at historically black colleges and universities as Howard turns 150. .
  3. Historically Black Schools, Colleges, and Universities. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search